Mekanizismoa edo filosofia mekanizista errealitatea mekanismo edo kausa-efektu erlazio finkoen bitartez diharduten sistema egonkor eta erregularren bitartez irudikatzen duen korronte epistemologikoa da. Ikuspegi mekanizistek deterministak dira beraz, eta zoria ukatzen dute. Horren sustraiak Antzinako Grezian daude, Leuzipok bere atomismoa garatu zuelarik, baina bereziki XVII. mendetik garatutuako ikuspegi zientifikoa da. Mekanizismoari erredukzionismo mota bat dela kritikatu zaio, sistema, batasun edo organismo batek propietate emergenteak dituela, haren osagai eta ataletatik kausalitatearen bitartez ondorioztatu ezin daitezkeenak, baieztatuz.
Loturiko artikuluak
DeterminismoaDeterminismoa, zehatzago determinismo kausala, zerbait aurretik baldintza eta gertaera batzuk izan direlako gertatu dela onartzen duen ideia filosofikoa da. Hots, determinismoan efektu orok kausa edo eragilerik duela baieztatzen da. Aurkako…
KausalitateaKausalitatea edo kausazioa fenomeno bat, kausa alegia, beste batekin, efektua, lotzen duen erlazioa da, lehenengoa gertatzen denean bigarrena ere gertatzen dela ezartzen duena. David Hume XVIII. mendeko filosofo eskoziarrak laburrago…
Zoria eta zorizkotasunaGertaera batek ziurtasun osoz aurreikus ezin daitezkeen emaitza posible zenbait dituenean, zorizkoa dela esaten da, edo zoriz gertatzen dela. Zorizkotasunaren aurreko definizioa prozesu-zorizkotasunari buruzkoa da, aldez aurretik definitzen delako.…