Memeak

Memeak kulturetako oinarrizko elementuak edo unitateak dira, gizartean transmititu eta eraldatu egiten direnak, hala nola leloak, irudiak edo gazteen artean modan jartzen den pultsera bat. Berriki eta bereziki, Interneten masiboki zabaldutako mezu kultural sinpleak (irudiak, audioak, bideoak, ...) izendatzeko erabiltzen da terminoa da, gene eta memoria hitzak bateratuz, geneak izanik ezaugarri biologiko eta fisiologikoak transmititzen dituzten unitateak.1

Richard Semon zoologoa izan zen terminoa asmatu zuena 1904 urtean, Die Mneme bere liburuan. Hasiera batean, ordea, terminoa ez zen mugatu arlo sozial eta kulturalera, eta organismo batean kanpoko eragileek sortutako arrastoa izendatzeko ere erabiltzen zen. Richard Dawkins biologoak zabaldu zuen kontzeptua publikoan bere The Selfish Gene liburuan 1970eko eta 19080 hamarkadetan. Geroztik, memetika disziplina ere sortu da. Internetek ere bereganatu du kontzeptua, sarean zabaldu eta mutatu egiten duten elementuak (irudiak, ikonoak, bideoak, txisteak, gertakariak, ...) adierazteko.

Elementu sozial eta kulturalaren definizioa orokorregia da, eta  ikuspuntu zenbait garatu dira memeak zehazte aldera. Batzuentzat objektu fisikoak eta praktikak, gauza zehatzak alegia, diren bitartean (kultura indigena bateko zeramika mota batetik hiri bateko graffitietara), beste batzuentzat memeak ideia eta errepresentazio sinbolikoak dira (Lory Money-ren "ola ke ase", adibidez). Beste alde batetik, batzuentzat gene bezalakoak diren bitartean, beste batzuentzat birusak bezalakoak dira, organismo sozialean txertatu eta haren mendean, nolabait esateko, jartzen direnak. Azken bereizketa horrek ondorio garrantzitsuak ditu antropologia eta soziologia egiterakoan, memearen gene bezalako interpretazioa paradigma eboluzionistarekin letorke bat, difusionismoak, berriz, birus bezalako interpretazioa bereganatuko luke.23

Ikus, gainera

Erreferentziak

https://verne.elpais.com/verne/2019/09/20/articulo/1568975865_329761.html

Cultural Evolution and Memetics. Encyclopedia of Complexity and System Science. https://bsahely.com/wp-content/uploads/2017/11/Memetics-Springer.pdf. Accessed 2018.
Wilkins JS. Memes. In: Encyclopedia of Anthropology (H. James Birx Editor). ; 2006:1578-1580.
¿Qué es un meme? Antropología industrial. https://antrial.wordpress.com/2012/11/09/que-es-un-meme/.