Mendikatea edo mendilerroa (definizioa)

Piriniotako mendikatearen erliebe-mapa

Mendikatea edo mendilerroa elkar loturik dauden mendien multzo handi bat da, horien artean dauden bailara eta arroekin batera, ikuspuntu geologiko batetik batasuna erakusten duena. Horrela, mendikateak dira esaterako Pirinioak, Alpeak, Himalaya eta Andeak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, mountain range; frantsesez, chaîne de montagnes; gaztelaniaz, cordillera.