Merkataritza sozietateak

Merkataritza sozietatea irabazteko asmoarekin bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo lana batera jartzen dituztenean sortzen den elkarte mota da, betiere legeak ezarritako baldintzak betetzen baditu (Espainian Merkataritza Kodea). Baldintza horiek beterik, merkataritza sozietateak nortasun juridiko propioa izango bere jarduera eta ekintza guztietarako. Merkataritza sozietatea osatzen duten pertsona edo bazkideen ekarpen mota eta erantzukizunaren arabera, hainbat sozietate mota bereizten dira, hala nola sozietate kolektiboa, erantzukizun mugatuko sozietatea eta sozietate anonimoak.