Merkatu askea

Merkatu (konkurrentzia eta lehia ere deitua) askea edo librea porduktu eta zerbitzuen prezioak eskariaren eta eskaintzaren bitartez ezartzen diren egitura ekonomikoa da, estatuaren eskuhartze zuzenik gabe. Merkatu- ekonomia deitzen diren ekonomien oinarrian dago. Batzuen arabera, merkatu askeek beste ezaugarri hauek ere bildu behar dituzte: jabetza pribatuaren bermea, sarrera- eta irteera-hesirik gabeko jarduera ekonomikoak, enpresen merkatu boterea txikia edo nulua, kapitalen fluxua askea eta informazio perfektua. Merkatu askeak sortzen duen merkatu-egitura ideala lehia perfektua da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, free market; gaztelaniaz, libre mercado.