Merkatu Eraginkorren Hipotesia

Ekonomian, Merkatu Eraginkorren Hipotesiaren arabera, merkatu eragileek meraktuari buruzko informazio osoa jakinda jokatzen dute, eta horrela prezioek une batean eskuragarri dagoen informazio guztia islatzen dute. Besteak beste, hipotesi horrek prezioak zoriz aldatzea dakar; izan ere, informazio berri bat suertatzen bada, berria denez eta beraz aurresangaitza (aurresangarria balitz ez litzateke informazio berria izango), dakarren aldaketa erabat zorizkoa izango da.