Merkatu erregulatuak edo merkatu arautuak estatuak arautu edo erregulatzen dituen merkatuak dira, prezioak finkatuz edo mugatuz, araudi zorrotzak ezarriz enpresen konkurrentzia edo lehiari buruz eta ingurumenean duten eraginari buruz, merkatu-akatsak zuzentze aldera.
Merkatuek beraiek, esku ikusezinaren bitartez, prezioak modu efizientean esleitu eta bestelako merkatu-akatsik ez dagoenean, merkatuak autorregulatuak (autoerregulatuak) direla esaten da. Merkatu autorregulatuen existentzia bereziki liberalismo ekonomikotik estatuaren eskuhartzea saihesteko erabili ohi den argudioa da. Beste batzuen ustez ordea, merkatuen autorregulazioa kimera hutsa da, errealitate faltsu bat.
Loturiko artikuluak
Atomizazioa eta merkatu atomizatuakMerkatu bat atomizatua dela esaten da erosle eta saltzaile edo ekoizle asko daudenean. Horrelako merkatuak daudeneko egoerari berriz atomizazio deritzo eta lehia perfekturako baldintzetako bat da. Atomizazioa sortzeko…
Kontsumo-merkatuak, merkatu industrialak eta merkatu instituzionalakKontsumo-merkatuak produktu eta zerbitzuak familien kontsumorako erosi eta saltzen dituzten horiek dira. Horietan, berehalako kontsumo-merkatuak (elikagaiak, adibidez) zein kontsumo iraunkorreko merkatuak (autoak, garbigailuak) bereizten dira. Merkatu industrialak enpresen…
Autorregulazioa (sistemak)Adiera espezifikoagoei buruz jakiteko, ikus merkatu autorregulatuak, ekonomiari buruz, eta autorregulazio psikologikoa. Sistema baten autorregulazioa sistemak berak barneko propietateak eta oreka atxikitzeko duen berezko ahalmena da, besteak beste…