Merkatu gatibua

Merkatu gatibua merkatu batean enpresa berrien sarrera eragozten denean gertatzen den egoera da, kontsumitzaileak ekoizle gutxi batzuen produktuak kontsumitzera behartuz, gatibu atxikiz alegia. Enpresa berrien sarrera eragozten duten oztopo horiei sarrera hesi deitzen zaie, eta lehia askea eragozten dute, merkatua lehia perfektutik urrunaraziz. Merkatu gatibua sortzea ekar dezaketen arrazoien artean politika protekzionistak eta autarkikoak izaten dira, herrialde mailan, arantzelak eta araudiak mugatzaileak ezarriz. Merkatu gatibuak berez ere sortzen dira, sarrera nahita eragotzi gabe, besterik gabe eremu geografiko batean enpresa bakarra aritzen denean, edo besterik gabe merkatua gatibuko produktuak kalitate hobea edo bestelako abantaila konpetitiboak dituenean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, captive market; gaztelaniaz, mercado cautivo.