Merkatu helduak

Merkatu helduak euren produktuen bizitza-zikloak gailurrean dauden edo gainbehera hasi diren merkatuak dira, lehia bizikoa bertan diharduten lehiakide egonkor eta sendoekin.  Lehiaren ondorioz, prezioak beheraka izaten dituzten merkatuak dira, aldi berean kostuak ere gutxitzeko joera duten arren, enpresen esperientziari esker; ondorioz, errentagarritasunak behera egiteko joera izaten du eta mozkin handiagoak bolumenagatik, merkatu kuota irabazteagatik lortzen dira, eskala-ekonomien bitartez. Hori dela, enpresen kontzentraziorako joera izaten da.

Merkatu helduetako produktuen eskaintza zabala izaten da, berritzen ez dena eta oso ezaguna kontsumitzaileen artean. Horregatik, merkatu helduetan sartu eta hazteko estrategietako bat produktuak berritzea izan daiteke, horien diseinua eta ezaugarriak hobetuz eta bezeroen arreta sendotzea. Espezializazioa merkatu-nitxoetan ere aukera bat izan daiteke merkatu horietan arrakasta izateko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, mature market; gaztelaniaz, mercado maduro.