Merkatu kokapena enpresa batek bere merkatuan duen lekua da, merkatu-kuotari , lortutako mozkinei edo beste ezaugarri kuantitatibo bati buruz (webeko bisita-kopurua, esaterako). Kokapen hauek bereizten dira:
- enpresa liderra merkatu-kuota handiena duena da, eta beraz merkatuan kontrol handiena duena, prezioak finkatzerakoan esaterako. Lidergoari eusteko estrategiak garatu behar dituzte enpresa horiek, euren produktu eta zerbitzuen bereizgarritasuna landuz eta bezeroak fidelizatuz.
- lidergaiak, merkatu kuotaren sailkapenean hurrengo lekuetan dauden enpresak dira, eta estrategia egokia garatuz liderra izatera heldu daitezkeenak.
- jarraitzaileak, merkatu kuota txikiarekin, liderra izateko aukerarik ez dutenak dira; haientzat estrategia egokiena bereiztea da, merkatuko hobi batean liderrak izateko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, posición de mercado: líder, retadores y seguidores.