Merkatu-arriskua

Merkatu-arriskua edo merkatuko arriskua inbertitzaile batek merkatu batean jasan behar duen arrisku global eta sistematikoa da, merkatuko atal, enpresa eta aktibo guztiak erasaten dituena, eta beraz dibertsifikazioaren bitartez saihestu ezin daitekeena. Atzerakada ekonomikoak, interes-tasa aldaketa nabarmenak, krisi politiko eta sozialak eta hondamendiak dira merkatuko arriskuetako batzuk. Merkatu-arriskuak saihesteko modu bakarra desinbertsioa da, kapitala merkatu-arrisku horietatik kanpo dauden aktiboetan inbertituz, babes-aktiboetan alegia, hala nola urrean.