Merkatu-nitxoa edo merkatu-hobia merkatu segmentu batean kontsumitzaile talde txikia da, oso behar bereziak dituena, maiz modu egokian asetu gabeak, eta beraz negozio-aukera izan daitekeena, berezik diferentziazio-estrategia garatuz. Horretarako ordea, baldintza batzuk bete behar dira: nitxoaren tamaina nahikoa izan behar da errentagarria izateko, operazio berezituak behar ditu, ekoizpenean, marketinean nahiz banakuntzan, eta bezeroak prest egon behar dira gehigarri bat ordaintzeko. Segmentuaren eta nitxoaren arteko diferentzia nagusia tamaina da: segmentuak nitxo batzuk bildu ditzake bere baitan. Nitxoaren adibide gisa, galleta ekologikoen baitan azukrerik gabekoak bilatzen dituzten kontsumitzaileek osatzen dutena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, market niche; gaztelaniaz, nicho de mercado.
Loturiko artikuluak
Merkatu-segmentuak eta segmentazioaMarketinean, segmentazioa merkatua zenbait segmentu edo atal homogeneotan zatitzea da, haietan merkaturatze-erabaki ezberdinak hartzeko asmoz, segmentu horietako helburuzko publikoei produktu, zerbitzu eta marketin-mix bereziak eskainiz, bezeroen beharrak hobeto asetze…
Kontsumo-merkatuak, merkatu industrialak eta merkatu instituzionalakKontsumo-merkatuak produktu eta zerbitzuak familien kontsumorako erosi eta saltzen dituzten horiek dira. Horietan, berehalako kontsumo-merkatuak (elikagaiak, adibidez) zein kontsumo iraunkorreko merkatuak (autoak, garbigailuak) bereizten dira. Merkatu industrialak enpresen…
Merkatu-arriskuaMerkatu-arriskua edo merkatuko arriskua inbertitzaile batek merkatu batean jasan behar duen arrisku global eta sistematikoa da, merkatuko atal, enpresa eta aktibo guztiak erasaten dituena, eta beraz dibertsifikazioaren bitartez…