Merkatu penetrazioa

Merkatu penetrazioa edo merkatuko penetrazioa populazio batean edo produktu edo zerbitzu baten merkatu potentzialean produktu edo zerbitzu hori eskuratu eta erabiltzen dutenen portzentajea da. Adibidez, ordenagailu eramangarrien merkatu penetrazioa %40 dela esaten denean, erabiltzaileen %40ak eramangarria erosi edo erabiltzen duela adierazi nahi da. Merkatu penetrazioa merkatu baten hazkundearen adierazlea da: produktu berritzaile baten merkatu penetrazioa txikia bada, merkatu horrek hazteko joera handia duela ondoriozta daiteke.

Beste adiera batean, merkatu penetrazioa enpresek merkatuetan sartu eta haietan merkatu kuota handitzeko estrategia ere bada.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, market penetration.