Merkatua

Merkatua bi eragile ekonomikoen artean trukatze bat gertatzen den edonolako eremua da, non ondasun eta zerbitzuen eskaerak eta eskaintzak biltzen diren, haiei azkenean prezio bat jartzeko. Tipologia anitz ezar daitezke merkatuei buruz:

  • merkatu-egiturari buruz:
    • lehia perfektua, non enpresa eta erosle askok jarduten duten, produktu homogeneo batekin, kopuru txikitan ;
    • lehia monopolista, non enpresa batzuk jarduten duten, produktu desberdindu batekin eta epe laburrera prezioak finkatzeko ahalmenarekin;
    • oligopolioa, non enpresa gutxi aritzen diren, produktu homogeneo edo desberdindu batekin,;
    • monopolioa, non enpresa bakarra aritzen den, produktu bakar batekin, prezioa finkatzeko ahalmenarekin.
  • merkatuen independentziari buruz,
    • merkatu libreak, non eskaintza eta eskaria soilik aritzen diren;
    • merkatu kontrolatuak, eskaintza edo eskaria eragiten duten kanpoko faktore bat dagoenean.

Ikus, gainera