Merkatu egitura

Merkatu-egitura edo merkatuko egitura merkatu baten ezaugarri multzo jakin batek eratzen duen tipologia mota bat da, merkatuaren funtzionamendua nolakoa den ezartzen duena. Zehatzago, merkatu-egitura bat zehazten duten ezaugarriak, lehiakide kopurua, kontsumitzaile kopurua, horien tamaina, horien arteko kontzentrazio maila, sarrera-hesiak, informazioaren eskuragarritasuna eta gardentasuna eta produktuaren homogeneotasuna. Ezaugarri horien arabera sortzen diren egoerak lehia perfektutik monopoliora doaz, horien artean oligopolioa eta lehia monopolistikoa izanik.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, market structure; gaztelaniaz, estructura de mercado.