Mestak (definizioa)

Mestak Erdi Aroan Gaztela eta Aragoiko erresumentan sortutako artzain eta abeltzainen asanblada eta gremioak ziren, artzainek euren lanbidea babestu eta gorabeherak eztabaidatzeko. XIII. mendetik, mesta izeneko gremioek Gaztelako erregearen aitortza jaso zuten eta erresuma osoko artzainak bildu zituen, Concejo de la Mesta delakona,  eta hainbat pribilegio eman zizkien, hala nola mestako kideak zerbitzu militarretik salbuetsiz eta cañada real edo abelbideak ezarriz. Izena mixta, mezclada, "nahasi", hitzetatik dator, hasiera bateko asanbladak artzain bati eta besteari zegozkion ardiak bereizteko erabiltzen baitziren.