Metadatuak

Metadatuak datu, datu multzo  edo bestelako informazio-unitateei (webguneak, esaterako) buruzko informazioa da. Mapa batek izenburua, jatorri, eskala eta erabilerari buruzko informazioa azaldu eta liburutegietan liburu edo dokumentu bakoitzak bere fitxa izaten duten bezalaxe, beharrezkotzat jotzen da datuei buruzko informazioa txertatzea, datuekin beraiekin batera. Metadatuek datuen izenburua, horien sortze-data, egilea, eremua, kokapena eta hizkuntza barneratu behar dituzte besteak beste.