Metadiegesia (hipodiegesia)

Metadiegesia, hipodiegesia edo bigarren mailako narrazioa istorio bat beste istorio baten barruan kontatzen duen narrazioaren modua da. Hainbat eratara lotu daitezke narrazio metadiegetiko bat osatzen duten istorioak; adibidez,protagonistak berari buruzko narrazio bat irakur dezake narrazio nagusian. Askotan, lotura horiek izaten dira narrazio metadiegetikoaren une erabakiorrenak, narrazioa klimaxera eramaten dutenak.

Euskal literaturako narrazio metadiegetiko argiena Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro da. Eleberri labur horretan, narrazio batzuk, maiz oroitzapenak, batera harilkatzen dira, pertsonaia beraren inguruan, eleberria collage moduan osatuz, baina aldi berean eleberri osoari zentzua emanez. Ramon Saizarbitoriak berak adierazi izan du "oroimena plater puskatua bezalakoa" dela, narrazio batzuek batera osatzen dutena errealitatea, eta agian ideia hori hobekien adierazten duen idazlana Ehun metro bere eleberria da.