Metadiziplina diziplina jakin bati buruzko hausnarketa filosofikoa da, bereziki bere metodo, prozedura eta emaitzen balioari buruz. Adibidez, metamatematika matematikak bere teoremak frogatzeko baliatzen dituen metodoei buruzko hausnarketa egiten duen metadiziplina da. Metafisika bere metadiziplinarekin bat egiten duen diziplina bakarra litzateke, autorreferentziak barneratzen dituelako bere jardunean.
Loturiko artikuluak
Filosofia espekulatiboaFilosofia espekulatiboa esperientziatik at eta modu teorikoan garatzen den filosofia egiteko modua da, arrazoian oinarritua, bereziki gauzen lehen printzipioetaz diharduena, eta beraz bereziki metafisikarekin eta teologiarekin bereziki lotua…
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Filosofia analitikoaFilosofia analitikoa XX. mendearen hasieran garatu zen eskola filosofiko zabala da, gai nagusitzat hizkuntzaren azterketa eta zientziaren filosofia dituena, zientzian eta beste jakintza-arlo batzuetan (etikan, esaterako) lantzen diren…