Metekoak

Antzinako Grezian, metekoak (antzinako grezierazko metoikos hitzetik, meta eta oikos hitzekin osatua, hitzetatik, "etxea aldatu duena")polis edo hiri-estatu batean bizi eta lan egiten zuten beste polis bateko indibiduoak ziren. Horien estatusa atzerritarraren eta bertako hiritarren bitartekoa zegoen. Gehienetan, beste polisetatik etorritako merkatariak eta artisauak ziren, eta ondorioz bertako kultura eta ohiturak zituzten. Halere, beste polis batetik etorritako izateagatik ez zituzten bertako hiritarren eskubide berdinak, zerga berezia, metoikion izenekoa, ordaindu behar zutenĀ  eta ezin izaten zituzten lurrak eta etxeak erosi. Meteko ospetsuena Aristoteles da, sortzez Mazedoniakoa zena, baina Atenas meteko gisa bizi eta lan egin zuena.