Metropolia (kolonialismoa)

Agian, metropolia hiri handiaren adieran bilatzen ari zinen. 

Kolonialismoan, metropolia (antzinako grezierako  μητρόπολις hitzetik, mêtrópolis, «ama hiria», μήτηρ, mếtêr, «ama» eta πόλις, pólis, « hiria », hitzetatik) kolonia okupatu eta gobernatu egiten duen hiria edo estatua da. Adibidez,  Frantzia Aljeria eta Afrikako beste hainbat herriadeetako metropolia izan zen. Jatorrian eta baita etimologikoki ere, metropolia antzinako Greziako kolonietako ama hiria izendatzen zuen, adibidez Korinto Sirakusako koloniako metropolia izan zen K.a. VIII. mendean.