Metropoliak (hiri-geografia)

Agian, metropolia kolonialismoaren testuinguruan bilatzen ari zinen. 

Hiri-geografian, metropoliak inguruko eremuan eragin handia eta zabala duten hiriak dira. Hain zuzen ere, metropoli baten eraginpean dagoen hiri-lurraldeari metropolialde edo metropoli-eremu deitzen zaio. Hiri handiak dira, aldi berean zentro ekonomiko, finantzario eta kulturalak direnak, eta horregatik inguruko lurraldea eta hiriak osatu eta bultzatu egiten dituztenak. Adibidez, Europan metropoliak dira Madril, Espainiako erdialde osoko zentro ekonomiko eta kulturala dena, eta Londres, eragina duena Britainia Handian eta baita mundu osoan ere, bereziki finantzetan eta kultura munduan.

Ikus, gainera