Mikrodatuak eta makrodatuak

Mikrodatuak banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona batek emandako botoa mikrodatua da, baina herri batean alderdi batek lortu duen boto-kopurua makrodatua, makrodatuak dira, era berean, mikrodatuetatik kalkulaturiko batezbestekoak, bariantzak eta beste estatistikoak. Mikrodatu eta makrodatuekin batera, mesodatuak ere bereizten dira, mikrodatuetatik makrodatuetarako erdibideko maila bateko datuak.