Mikromarketina

Mikromarketina ezaugarri bereziak dituen kontsumitzaile multzo txiki eta zehatz bati buruz planteatzen den marketineko estrategia da. Horren baitan tokiko marketina eta marketing indibiduala bereizten dira.1 Bereziki big data direlakoen azterketatik diseinatu daitezke mikromarketineko estrategiak, mikrodatuen ezaugarri bereziak kontuan hartuz. Mikromarketinaren eragozpen gisa, ordea, kostu altua aipatu da, tokiko merkatuetan eta banakoz banako eskala-ekonomiak sortzeko ezintasuna dela eta.

Erreferentziak

1.
Kotler P, Armstrong G. Fundamentos de Marketing. 2003rd ed. Pearson Education; 2003.