Mikromatxismoak

Mikromatxismoak, maiz mM laburdurarekin ere deituak,  ideologia eta jarrera matxista eta heteropatriarkala adierazten duten praktika kulturalak dira, orokorrean oharkabean onartu eta horregatik gehienetan matxistatzat hartzen ez direnak. Beraz, biolentzia sinbolikoa osatzen dutela esan daiteke. Dominazio praktika horiek egunerokoan gertatzen dira, baina normaltzat hartzen dira,  ez dira ageri-agerikoak izaten, xehetasun txikiak moduan azaltzen dira, mikro eremuan hain zuzen, eta horregatik ia hautemanezinak dira, eta horregatik bereziki kontuan hartzekoak jarrera feminista batetik, horien normaltasunak ideologia matxista sendotu egiten baitu. Bizitzaren arlo guztietan agertzen dira, hizkuntzan (gaztelaniaz, "hoy hago de niñera", gizonen artean), jarrera paternalistetan, espazio publikoan (publizitatean emakumeen hipersexualizazioa normaltzat hartzen denean) zein lanpostuetan (makinak gizonen gorpuzkera kontuan harturik diseinatuta daudenean). Terminoa Luis Bonino argentinar psikologoak asmatu zuen 1990. urtean.