Militarismoa

Militarismoa indarraren eta biolentziaren erabilera bultzatu eta armadak eta poliziak sustatu egiten dituen estatuaren ideologia da, segurtasuna aitzakiatzat hartuz baina sakonean botere eta dominazio harremanak sendotzea helburua duena.

Militarismoaren ideologia gizarte eremu guztietan garatzen da: eremu politikoan (faxismoaren ezaugarri nabarmenetakoa da militarismoa, armadaren  bitartez gauzatzen den espantsionismoaren mesedetan eta poliziaren bitartez disidentzia oro zapalduz), ekonomikoan (oligarkia ekonomikoaren interesen mesedetan garatzen da militarismoa, armen merkatua enpresa handien esku dagoenez) nahiz kulturalean (militarismoaren eragina nabaria da ekoizpen kulturalean, filmetan kasu, non biolentziaren erabilera goraipatu egiten den, patriarkatua sendotzeko finean, filmetako biolentzia "ona" edo "askatzailea" aurrera daramatenak gizonezkoak izaten direnez).