Mimesia edo imitazioa (Platon)

Platonen ontologian, mimesia edo imitazioa mundu hautemangarria eta mundu hautemanezina edo ideien mundua lotzeko modua da. Platonentzat, lotura hori inperfektoa da guztiz, bigarren mailakoa hierarkia ontologikoan, ideien mundua perfektoa izanik, mundu hautemangarria haren imitazio hutsa izango bailitzateke. Beste alde batetik, Platonek arte ederrak gutxiesteko erabiliko duen kontzeptua ere bada, arte ederretako lanak (eskultura, margonalak, ...) ez baitira inioiz helduko ideien munduaren perfekzioa irudikatzera. Aristotelesek ordea, abantailak ikusi zituen produkzio mimetikoan.