Miñan, Amets Arzallus: laburpena

Miñan 2019 urtean plazaraturiko narrazioa, Amets Arzallusek idatzia Ibrahima Balde etorkinak kontaturiko bizipenetan oinarritua. Ibrahim-en ahotik idatzirikoa da, beraz, lehenengo pertsonan.

Laburpena

Apenas dakit idazten, baina eman erreminta bat, giltza bat, eta esango dizut begiak itxita ere zein zenbakiduna den.

Lehen partea

I kapitulua

Ginean sortu nintzen, ama nitaz erditzean hilzorian egon zelarik, Senegal eta Mali ondoko Ginea deitzen duten horretan. Fula etniakoa naiz, baina beste etnien hizkuntzetan ere moldatzen naiz, frantsesez ere bai, eskolan ikasita. Gineako hiriburuan jaio nintzen, Konakryn, baina berehala herrira itzuli ginen. Eta herrian jaio ziren beste hiru anaiarrebak. Herrian behiak genituen eta haiek zaintzen nituen nik, baita putzutik ura atera atera eta arropak garbitu, dena amak esanda.

II kapitulua

Aita Konakryn egiten zuen lana. Etxeko zapatilak saltzen zituen kalean. Saldu egiten zuen, baina jendeak zorretan erosten zuen maiz, eta zor horren neurria eta beharra ziurtatzeko aitak banbu zatiak, neurri eta zulo desberdinekin, egin eta gordetzen zituen. Batzuetan nik zaintzen nuen salmenta-postua. 5 urtetik 13 urtera bizi izan nintzen han, herritik 430 kilometrora.  Muhtar lagunari esker gutuna bidali nion amari, herrira zihoan pertsona baten bitartez. Asmo maite dut ama. Fatimatu du izena eta aitak Mamadou.

III kapitulua