Miserikordia (definizioa)

Miserikordia (latinezko miser, "dohakabe, zoritxarreko", eta cordis, "bihotza", hitzetatik) sufritzen dutenekiko errukia adierazten duen hitza da, bereziki erlijioan erabiltzen dena. Hala, Jainkoa guztiz miserikordiotsua (errukitsu) dela esaten da. Egungo euskaraz, gupida, erruki edo urrikalmendu hitzak gehiago erabiltzen dira, miserikordia ordez.