Misoginia eta misoginoak

Misoginia (antzinako grezierazko miseo, "gorroto" eta gyne, "emakume", hitzetatik. emakumeenganako gorroto, ezinikusi eta mespretxua da, bereziki gizonek indibidualki sentitzen dutena. Badira pertsonaia maskulino historikoak misoginoak izateagatik nabarmendu direnak, hala nola Aristoteles, Sigmund Freud eta Pio Baroja. Emakumeenganako iritzi eta sentimendu pertsonal negatibo horiek ordea ez dira naturalak, estereotipoetan eta finean sexismoan eta patriarkatuan oinarritutakoak ezik, eta sustrai kultural eta historiko sakonak dituzte; kristautasunean esaterako, jatorri bekatua ekarri zuena Eva, lehen emakumea kondairaren arabera, izatea.

Aurkako kontzeptua misandria da, gizonenganako arbuioa.