Mistifikazioa

Agian mitifikazioa bilatzen ari zinen.

Adiera arruntean, mistifikazioa nahastu, erratu, distortsionatu, manipulatu eta engainatzeko ekintza da, eta horren ondorioa da, modu aktiboan (batek beste bat nahasten duenean) nahiz pasiboan (nahastuta egotea) alegia. Pertzepzioaren distortsio moduan ere uler daiteke, errealitatearen ikuspegi okerra izatera daramana. Soziologian, mistifikazioa gertatzen da norberaren esperientzia indibidualek gauzak sozialki gertatzen diren modua ezkutatzen dutenean. Marxismoan, mistifikazioa prozesu sozioekonomikoen irudikapen faltsua da, klase menderatzaileek sustatutakoa klase langilearen kaltetan, adibidez langileen lana enpresarien onberatasunaren erakusgarri direla zabaltzen denean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, mystification; gaztelaniaz, mixtificación, mistificación.

Erreferentziak