Agian mistifikazioa bilatzen ari zinen.
Mitifikazioa pertsona, toki, gertaerak edo bestelako entitateei mito izateraino goratzea da, horien garrantzia eta transzendentzia goraipatuz eta errealitatean benetan direna desitxuratuz. Kolektiboa denean, mitifikazioak manipulazioa du askotan jatorri, errealitatetik kanpo dagoen diskurtso faltsu batean oinarrituz, eta orduan kausak interes politikoak eta erlijiosoak izaten dira. Beste batzuetan, mitifikazioa fikzionalizazio baten ondorioa da, egiazko gertaeretatik eta hezurharagizko pertsonaien inguruan mitoak eta kondairak sortuz.
Loturiko artikuluak
MitoakMitoak kultura bateko antzinako kontakizun sinbolikoak dira, munduaren eta gizartearen sorrerari, sinesmenei eta errituei buruzkoak, maiz balio moralak zabalduz giza ekintzak zuzendu egiten dituena. Kultura bateko mitoen multzoari…
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…