Moda (estatistika)

Estatistikan, moda maiztasun handiena duen balioa edo kategoria da. Adibidez, ikasleei zein hautazko irakasgaia hautattu duten galdetuta, datuak maiztasun-banaketa batean bilduta:

Moda "yoga" da (eta ez 18, akatsa eginez batzuetan adierazten bezala).

Aldagai kualitatiboez gainera, aldagai kuantitatiboetarako ere kalkula daiteke moda, banaketaren zentralizazio-parametro moduan. Adibidez, ikasle batzuei etxekoen kopurua zenbatekoa den galdetuta:

Datu horietarako, moda 4 da, eta beraz, ikasleen etxeetan orokorrean edo batezbeste 4 lagun bizi direla esan daiteke, zentralizazio edo erdigunea adierazteko.

Aldagai kuantitboetan, moda bat baino gehiago egon daiteke:

Datu horietarako moda absolutua "0 irakasgai" da, baina bada beste gailur edo moda erlatibo bat, "3 irakasgai", inguruko balioek baino maiztasun handiagoa dagoelako balio horretan. Aurreko kasuan bezala, moda bi edo gehiago daudenean, datuen banaketa bimodala edo multimodala dela esaten da. Banaketa bimodal eta multimodalek datuetan ezaugarri desberdinak dituzten populazio ezberdinetako elementuak aztertu direla adierazten du; aurreko adibidean, adibidez, ikasle onak izango genituzke alde batetik, 0 irakasgai edo baten bat gainditu gabe utzi dutenak; eta txarrak beste alde batetik, 3 edo 4 irakasgai gainditu gabe utzi dituztenak.