Moda estatistikoa

Estatistikan, moda datu-banaketa batean gehien agertzen den balioa da, maiztasun, absolutu zein erlatibo, handiena duena.  Banaketa estatistiko baten zentro-neurri gisa erabiltzen da, batezbestekoa eta mediana bezala. Aldagai kualitatibo nahiz kuantitatiboetarako kalkula daiteke.

Adibidez, ikasleei zein hautazko irakasgaia hautatu duten galdetu ondoren, datuak maiztasun-banaketa batean bildurik:

Moda "yoga" da, maiztasun handieneko kategoria delako.

Aldagai kualitatiboez gainera, aldagai kuantitatiboetarako ere kalkula daiteke moda, banaketaren zentralizazio-parametro moduan. Adibidez, ikasle batzuei etxekoen kopurua zenbatekoa den galdetuta:

Datu horietarako, moda 4 da, eta beraz, ikasleen etxeetan orokorrean edo batezbeste 4 lagun bizi direla esan daiteke, zentralizazio edo erdigunea adierazteko.

Aldagai kuantitboetan, moda bat baino gehiago egon daiteke:

Datu horietarako moda absolutua "0 irakasgai" da, baina bada beste gailur edo moda erlatibo bat, "3 irakasgai", inguruko balioek baino maiztasun handiagoa dagoelako balio horretan. Aurreko kasuan bezala, moda bi edo gehiago daudenean, datuen banaketa bimodala edo multimodala dela esaten da. Banaketa bimodal eta multimodalek datuetan ezaugarri desberdinak dituzten populazio ezberdinetako elementuak aztertu direla adierazten du; aurreko adibidean, adibidez, ikasle onak izango genituzke alde batetik, 0 irakasgai edo baten bat gainditu gabe utzi dutenak; eta txarrak beste alde batetik, 3 edo 4 irakasgai gainditu gabe utzi dituztenak.

Ikus, gainera