Moldaera soziala (biologiako moldaera kontzeptutik, hedaduraz) pertsona edo gizatalde bat bere portaera aldatzeko prozesua da, arauak bete eta gizartean integratzeko helburuarekin. Bigarren mailako sozializaziorako mekanismoa da. Moldaera soziala eskatzen duten egoerak dira, adibidez, ikasketa berriak hastea, non ikasleak ikasteko ohitura berriak bereganatu behar dituen, eta migrazioak, non etorkinei eta euren familiei gizarte berri baten arauetara moldatzea eskatzen zaien.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, adaptación social.
Loturiko artikuluak
SozializazioaSozializazioa edo gizarteratzea pertsonak arauak, balioak, jarrerak, sinesmenak, rolak eta sozializazioko beste edukiak baitaratzeko prozesua da, familiaren, eskolaren, hedabideen, lagunen eta gizarteko beste erakundeen bitartez, hizkuntza eta beste baliabide…
Mugikortasun sozialaMugikortasun soziala edo gizarte mugikortasuna pertsonek klase sozioekonomiko batetik bestera igarotzeko posibilitatea edo aukera da. Gorakorra izan daiteke, maila goragoko klase bateko kide izatera igarotzen denean (eta orduan…
Kutsatze sozialaKutsatze soziala edo gizarte kutsatzea pertsonek jendetza edo gizatalde gutxi gorabehera handi batetik jokabideak eta sentimenduak bereganatzeko fenomenoa da. Animalien portaerari zabaldutako teoria ere bada; adibidez, artalde eta…