Monadak

Filosofiaren historian, monada ( antzinako grezierazko μονάς, monas, hitzetik, euskaraz « batasuna») maiz erabilitako terminoa izan da. Pitagorikoek batasun jatorrizko absolutu eta perfektua izendatzeko erabili zuten. Leibniz (1646-1716) filosofoaren  monaden teorian, monadak gauza eta izaki guztien oinarrizko elementuak dira, determinazioa, adimena eta arima dituztenak. Haren arabera, monadak hierarkikoki ordenaturik leudeke, eta errealitatearen etengabeko aldatzea haien etengabeko mugimendutik dator.