Monetizatu, monetizatzea, monetizazioa
Monetizatzea edo monetizazioa ekonomian adiera ezberdinekin erabiltzen den terminoak dira:
- Hasiera batean, monetizatzeak finantza titulu edo bestelako ondasunei diru gisa erabiltzeko gaitasun legala ematea adierazten du. Adibidez, txekeak monetizatzea horretarako gaitasuna duten erakundeek diru gisa erabil daitezkeela ezartzen dutenean gertatzen da.
- Monetizatzea aktibo bat likido bihurtzea ere bada.
- Azkenik, monetizazioa webgune bateko eduki eta bisitetan oinarrituz dirua irabaztea da.
Loturiko artikuluak
LikideziaLikidezia ondasun batek berehalakoan edo oso epe laburrera diru bihurtzeko duen ahalmena da. Berehala eskudirutan bihurtu daitezkeen ondasunak erabat likidoak direla esaten da, eta eskudirutan bihurtzeko zailtasunak edo…
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak bere baliabideak eta ahalmenak bideratzeko modua da, ingurunearen aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak…
PosizionamenduaMarketinean, posizionamendua produktu batek kontsumitzailearen ikuspuntutik dituen ezaugarri interesgarriak dira, lehiakideen produktuen aldean.