Monismoa

Monismoa unibertso osoa, errealitate guztia, substantzia bakar batez egina dagoela baieztatzen duen doktrina filosofikoa da. Materialismoa monismoaren aldaera bat da, dena materiaz egina dagoela ezartzen duena. Monismoaren aurkakoak dira, dualismoa, non materia (gorputza) eta adimena jatorri eta substantzia ezberdinetakoak diren, pluralismoa, unibertsoa gai ezberdinetatik sortua dela dioena, eta nihilismoa, ezer ez dagoela baieztatzen duena.

Esan bezala, monismoak errealitatea bakarra dela dio. Hala ere, monismo aldaera asko daude, bakarra den hori zer den (gauzen substantzia, gauzen propietateak edo gauzak bere osotasunean?) eta bat hori nola kontatzen den, nola ulertzen den (unibertso osoa?) kontuan harturik.

Monismoaren historia luzea da: filosofo presokratiko batzuk, Tales Miletokoa (ura), Anaximenes (airea) eta Demokrito Abderakoa (atomoak) besteak beste, izan ziren substantzia edo printzipio bakarraren ideia defendatu zutenak. Geroago, dualismoa, arima, adimena, eta gorputza bereiziz, izan da hainbat mendetan indarrean. Baruch Spinoza monismoa berreskuratu zuen filosofoa izan zen, panteismoa, dena Jainkoa dela alegia, defendatuz.