Monofisismoa Kristori izaera ("physis") bakarra ("monos") ematen dion doktrina teologikoa da. Bi monofisismo mota bereizten dira. Eutikesen (Eutikes, 380-456) monofisismoaren arabera, Kristoren izaera jainkotiarrak guztiz bereganatzen du giza izaera, eta beraz Kristo guztiz jainkotiarra dela ezartzen du. Monofisismoaren bigarren doktrina baten arabera, Kristoren giza izaera oso osorik aitortzen da, horri dagozkion atributu guztiekin.
Loturiko artikuluak
Erlijioa herriaren opioa daErlijioa herriaren opioa da Karl Marx filosofoaren esaldia da, klase buruzagiek erlijioa herria kontrolatzeko tresna moduan erabiltzen dutela adierazteko. Erlijioak sistema kapitalistako esplotazioa, alienazioa eta mixeriak ahaztu eta…
ErlijioaErlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera,…
Probidentzia (erlijioa)Agian probidentzia terminoak zuzenbidean duen adiera bilatzen ari zinen. Erlijioan, probidentzia Jainkoak mundua eta pertsonak zaintzeko hartzen duen ardura da. Bereziki irtenbide zaileko arrisku edo larrialdi baten aurrean…