Monolaborantza

Monolaborantza lursailen eremu zabal batean labore bakarra lantzen duen nekazaritza-sistema da. Adibide moduan, Andaluziako lurralde zabaletan lantzen den olibondoa da, eta baita Europako lurralde zabaletan (Gaztelan, Frantziako iparraldean) lantzen diren zerealak. Monolaborantzan hazi ohi diren beste labore batzuk soja, azukre-kanabera, kotoia, pinua eta eukaliptua dira. Monolaborantza bereziki 1940-1970 bitartean garatu zen, Iraultza Berdea deritzon garaian hain zuzen.

Abantaila moduan, monolaborantzan laborearen produktubitatea handitu egiten da, lurraldearen eremu zabalak labore bakar baterako erabiltzen delako. Beste alde batetik, ekoizpen baliabideen erabilera eta kudeaketa modu efizienteagoan burutzen ditu labore anitzeko nekazaritza-sistema baino, baliabideen horien espezializazioa ahalbidetu eta produktibitatea gehitzen duelako. Kostuak murriztu egiten dira horren ondorioz. Adibidez, gariaren monolaborantzan, uzta jaso, aletu, bildu eta lasto paketeak egiteko makineria espezializatua eta azkarra jar daiteke, lan horretarako behar den lanorduen kopurua murriztuz eta ondorioz produktibitatea nabarmen gehituz.

Eragozpenen artean, lurra azkar agortzen da monolaborantzan eta produktibitateri heltzeko ongarri eta sintesi bidezko produktu kimikoen erabilera intentsiboa beharrezkoa da. Beste alde batetik, monolaborantza bioaniztasunaren kaltetan izaten da, labore bakarrak espezieen artean egon litezkeen loturak hautsi egiten dituelako; ondorioz, izurriteen eragina zabalago eta azkarrago gerta daiteke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, monoculture; gaztelaniaz, monocultivo.