Monopsikismoa munduan arima eta adimen bakarra, arrazoi unibertsal bat, Jainkoarena, dagoela baieztatzen duen printzipio filosofikoa da. Horren arabera, gizakion adimenak Jainkoaren adimenaren adierazpen edo agerpenak besterik ez dira. Averroes filosofoa (1126-1198) izan da printzipio horren aldezle eta garatzaile nagusia.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
PanpsikismoaPanpsikismoa (antzinako grezierako pan -dena- eta psyche -gogamena- hitzetatik) gauza guztiek, izaki bizidunek nahiz izaki bizigabeek, gogamena dutela baieztatzen duen teoria filosofikoa da. XVI. mendean Francesco Patrizi-k asmatutako terminoa…
HilozoismoaHilozoismoa (antzinako grezierazko hyle, "materia" eta zoe, "bizia") bizia materia guztian dagoela edota errealitate osoa bizia dela, baieztatzen duen ideia filosofikoa da. Tales Miletokoak abiarazitako ideia da, "gauza…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten…