Monoteismoa (erlijio monoteistak)

Monoteismoa Jainko bakar batekin sinesmena da, Jainkoa izanik Ahalguztidun, Guztiaren Sortzaile, Orojakile eta Onbera den entitate gorena izanik. Politeismoaren kontrakarrean definitzen da. Nagusiki, hiru erlijio monoteista daude munduan: judaismoa (non Jainkoak Yahveh izena hartzen duen), kristautasuna (katolizismoak eta beste kritau eliza batzuk Jainko bakarraren Hirutasuna dogmatzat hartzen duten arren) eta islama (non Jainkoak Ala izena hartzen duen). Hinduismoan ere badira eskola eta tradizio monoteistak, Vishnu jaiko gorentzat hartzen dutenak, beste dibinitate batzuk baztertu gabe. Hiru erlijio monoteista nagusiak lurralde berean sortu ziren, Ekialde Hurbilean. Haietatik zaharrena judaismoa da, K.a. V. mendearen inguruan; ondoren garatu ziren kristautasuna, I. mendean, eta islama, VII. mendean. Askoren ustez, ordea, judaismoa hasieran ez zen erlijio monoteista, monolatra baizik, jainko edo dibinitate batzuen existentzia aitortuz, gurtza Yahvehri bakarrik egiten ziolako.