Moral bikoitza

Moral bikoitza pertsona edo gizatalde batzuei besteei baino zorrotzago aplikatzen den irizpide morala da, sexu, jatorri, ideologia edo beste ezaugarri batzuen arabera, maiz besteengan gaitzesgarritzat hartzen diren jokabideak zilegitzat hartuz edo justifikatuz norberak egiten dituenean. Orokorrean, bidegabetzat hartzen den morala da, inpartzialtasunez jokatzen ez duelako; ildo horretatik gogoratu behar da justiziaren irudi alegorikoak begiak estalirik agertzen dela, legea, eta hedaduraz morala, nori aplikatzen zaion begiratu gabe aplikatu behar dela nabarmentzeko.