Morala (latinezko mos, moris-etik) ohitura edo usadioek jokabideari buruz sortutako arauen multzoa da, eginbideak eta debekuak jartzen dituena. Horrela, jokabide bat ohiturarekin bat datorrenean morala dela esango dugu. Jokabidea immorala edo ezmorala, berriz, ohituraren aurkakoa da, eta pertsona immorala moralaren aurka nahita edo jakinaren gainean jokatzen duenean. Azkenik, pertsona amorala morala kontuan hartu gabe jokatzen duen hura da; bere ekintzak immoralak nahiz moralak izan daitezke. Taoismoa da morala bereziki baztertzen duen eskola etikoa; hain zuzen, morala beti erlatiboa izateaz gainera, sinpletasunaren bidea aukeratu duten pertsonei espontaneitatea kentzen die.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Izu moralaIzu morala gizartearen edo gizarteko gizatalde baten neurrigabeko erreakzioa da, gertakari edo egoera bati buruz edota pertsona edo gizatalde baten aurkakoa, hedabideek sorrarazi eta nabarmendua, narratiba biktimista eta…
JustiziaJustizia moralki zuzena denarekin lotzen da, bereziki gizakien arteko gatazkak eta interes desberdinak dauden egoerei aplikatua. Justiziaz egindakoa zilegizkoa edo bidezkoa dela esaten da. Alde anitzeko kontzeptua da,…
BertuteakBertuteak pertsona baten izaeraren ezaugarri bikainak eta miragarriak dira, jokabide zuzen eta fina burutzera bultzatzen dutenak, moralaren nahiz adimenaren aldetik. Antzinako Greziako filosofian eta grezieraz, arete deitzen zitzaion. Bertutearen…