Mosaikoak

Antzinako Erromako mosaikoa: Monte della Giustizia, Piazza della Stazione Termini.

Mosaikoa harri, zeramika, beira edo beste material batez egindako zati txikiak bata bestearen ondoan jarriz eta kolore desberdinetan konbinatuz sortzen den artelan eta irudia da. Etimologiaz, mosaikoa musa hitzetik dator, antzinako greziar mitologiako dibinitateak, Zeusen alabak eta arteen inspiratzaileak.

Bereziki Antzinako Erroman garatutako artelan mota izan zen, opus musivum izenarekin. Mosaikoak osatzeko erabiltzen diren zati txikiei tesela deitzen zitzaien (latinez tesselae, antzinako grezieraz "lau" adierazten duena, zati txiki horiek duten aldi kopuruari erreferentzia eginez). Erromatarrak baino lehenago, Mesopotamiako arkitekturan aurki daitezke mosaikoak.

Erromatarren ondoren, bizantziar artean erabili zen mosaikoa. Aro Modernoan, Art Nouveau estiloan erabili zen maiz mosaikoa. Ezagunak dira estilo horretan Antonio Gaudik diseinaturiko mosaikoak, Parc Güell Bartzelonan esaterako, trencadis teknika erabiliz, puskatutako zeramika eta beira zatiak itsatsiz.

167 hitz
Kategoriak