Motilitatea

Motilitatea (latinezko , motus hitzetik, "mugimendua") mugimendua adierazten duen terminoa da. XIX. mendean hasi zen erabiltzen biologian, mugitzeko ahalmena adierazteko, bereziki zelula eta organoena (adibidez "begiaren motilitatea", "zilioen motilitatea"). Gero, psikologiara ere aplikatu zen,  jarduera psikikoaren ondorio ez diren mugimendu berezko eta automatikoak izendatzeko, gogoz eta borondatez sortzen den motrizitatetik (salto egin, ...) bereizteko. Pertzeptzioaren Fenomenologia (1996) lanean, Merleau-Pontyk motilitatea psikikoki itsua den pertsona baten mugimendua, adibidez besterik gabe gelako argia piztean, adierazteko erabiltzen da. Gizarte filosofian ere erabili giza mugikortasunak izan duen murrizketa eta hustasuna, adibidez mugitzeko ahalmena telebista kanal batetik bestera aldatzeko erabiltzen denean, adierazteko.1

Erreferentziak

1.
Leivestad HH. Motility. In: Keywords of Mobility : Critical Engagements . Berghahn Books; 2016:133-151.