Motibazioa

Motibazioa organismo baten portaeraren zergaitia da; zehatzago portaera horren kitzika, iraupen, energia eta norabidea zehazten dituena. Bereizi ohi dira motibaziorako gogoa (pertsona baten irrikaz edo gogogabetuta dagoen, edo baita ere haserre, urduri, ...) eta motibazioaren piztea bera, organismoa egoera aktibo batera eramaten duena. Motibazioa animalietarako zein gizakietarako aztertu da, ikuspuntu ezberdinetatik noski, eta gizakiaren motibazioa aparteko gaitzat ikertu da psikologiaren baitan.

Motibazio jakin bat definitzerakoan, bilatzen diren helburuak aipatzen dira maiz, baina horiek bereiztean motibazioaren ikuspuntu ezberdinak sortzen dira: helburuak objektiboak, hots, ingurunetik jasotzen diren emaitzak izan daitezke (beharrizan bat, egarria adibidez, asetzeko ura) baina baita banakoak bere gogamenean (bereziki gizakien kasuan) eratzen duen helburu bat (lan hobea bilatzeko gogoa). Beste alde batetik, motibazioa aurrekariaren terminoetan ere definitu daiteke (adibidez, hil ala biziko arrisku baten aurrean, animaliak korrika alde egiteko beharra sentitzen duenean), baina kasu horietan helburu inpliziturik badagoela ere esan daiteke (bizirik ateratzea, adibidean). 1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Ferguson E. Motivation. In: Encyclopedia of Psychology (Raymond J. Corsini). ; 1994:429-433.