Mozkorra borroka

Andoni Ortuzar, "mozkorra borroka" terminoa asmatzeagatik alderdikideek egindako omenaldian. Kredituak: EAJ-PNV Gipuzkoa

Mozkorra borroka Andoni Ortuzar EAJ-PNVko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak 2021 urteko urtarrilaren bukaeran botatako eta ustez berak asmatutako esamoldea da, COVID19 pandemiaren hirugarren olatuari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri eta haiek beterazteko Ertzaintzak buruturiko gehiegikerien aurka, euskal gazteek Euskal Komunitate Autonomoko hainbat herri eta hirietan Ertzaintzaren aurka sortutako protesta eta istiluak izendatzeko, taberna eta jatetxeen itxiera dela eta, kalean elkartu eta ondorengo Ertzaintzaren eskuhartze errepresiboaren aurrean libertitzeko eskubidea aldarrikatu zutenean. Ortuzarrek Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, "mozkorra borroka" gisako protesta horiek ezker abertzaleak bultzatutakoak lirateke, eta ondorioz hari legokioke istilu horien ardura. Mozkorra borroka aurreko hamarkadetan Euskal Herria astindu zuen kale borrokaren aldaera litzateke bere iritziz.

Terminoak manipulazio mediatikoaren baldintza batzuk betetzen zituen. Alde batetik, distraitzeko maniobra garbia izan zen, istilu arinak izan baitziren kasu gehien gehienetan, ondorio larririk gabekoak, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa baldarra ezkutatzeko, pandemiaren hirugarren olatura iritsita. Bestetik, termino eufonikoa eta berria zen guztiz, sare sozialetan zabaltzeko modukoa, baina aldi berean irrigarri eta gutxiesgarria, protesta horietan zebiltzan gazte guztiak mozkortzat hartuz eta haien jarrera eta jokabidea infantilizatuz eta mespretxatuz.