Moztutako batezbestekoa edo mozturiko batezbestekoa (ingelesez, truncated mean, trimmed mean) batezbestekoa kalkulatzeko muturretako datu kopuru jakin bat baztertu egiten duen hura da. Maiz, kopuru hori portzentaje baten bitartez adierazten da; adibidez, %10ean moztutako batezbestekoa datu guztietatik %10 txikiena eta handiena baztertzen duena da. Moztutako batezbestekoaren bitartez saihestu egiten da muturreko datuen eragina, eta beraz neurri sendoa da.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Winsortaturiko batezbestekoakWinsortaturiko batezbestekoa (ingelesez, winsorized mean) muturretako datu kopuru bat ordeztu egiten duen batezbestekoa da. Gehienetan beheko muturreko datuak geratzen diren datu txikienarekin ordeztea da, eta goiko muturrekoak geratzen den…
Sendotasun estatistikoaEstatistika datuetan oinarritzeaz gainera, hainbat suposizio hartzen ditu aintzat bere tekniketako bakoitza garatzean, hala nola datuak zorizko laginketaz jaso izana, datuak homogeneoak izatea eta datuek banaketa estatistiko jakin…
Egozpen estatistikoaEstatistikan, inputazioa, egozketa edo egozpen estatistikoa (ingelesez, imputation) falta diren datuei (desagertutako datuak edo missing values) eta muturreko datuei (outliers) balio jakina esleitzeko metodoak dira, ondoren aplikatu beharreko teknika…