Mugikortasun pendularra (pendulu-mugimenduak)

Mugikortasun pendularra edo pendulu-mugimendua herritarrek egunean edo astean zehar egiten dituzten joan-etorrien multzoa da, gehienetan lantokira edo ikastegira joan eta handik etxera itzultzeko. Metropolietan, mugikortasunaren osagai nagusia da, ordu jakinetan burutzen dena gainera, goizean metropolira etorri eta iluntzean aldirietara edo eremu periurbanora joateko. Hirietatik kanpo dauden merkataritza-zentroetarako mugimendu pendularrak ere izan daitezke, bereziki asteburuetan zehar.